Gure proiektua, saturraranen izaerari buruz ausnartu ondoren jaiotzen da. Saturraranek gizakiaren esku hartzea egon baino lehen zuen izaera eta ondoren egin diren interbentzioak, bide erabat desberdinetatik doazela pentsatzen dugu.
Gure helburua, lekuari ikusten diogun, “kala galdu” izaera eta honekin datorren paisaia zoragarria berreskuratzea izango da. Ideia honetan, hondartza izango dugu puntu garrantzitsuena, baina honekin batera, hondatzara heltzeko egin behar dugun bideak, hondartzak beste garrantzia izan behar duelakoan gaude. Bide honetan, erabat eraikia dagoen paisai batetik, paisaia erabat natural eta bazati batera igarotzeko trantzizio egokia diseinatu beharko dugu, natura bidea eta arkitektura harremanetan egongo diren bidea. Gaur egun dauden mugak eta harreman ezak ezabatuz.
Ideia hori gauzatzeko hainbat erabaki hartu ditugu, kala galdu batean garrantzia duten ezaugarri edo baliabideak indartuz, eta paisai horretan lekurik ez dutenak ezabatuz, eta hauei irtenbide edo alternatiba bat proposatuz.
HELBURU OROKOR NAGUSIAK:
- “KALA GALDU” Izaera berreskuratzea.
- Eraikienetik, bazatienerainoko TRANTZIZIO egokia bermatu
- Arkitektura, ibaia eta ibilbidea BATERATU
HARTUTAKO ERABAKIAK
ERABAKIEN ONDORIOAK EDO ALTERNATIBAK
Mapa honetan gune guztietan zehar , gure ideiagatik beharrezkoak diren hainbat erabaki adierazi ditugu, gure proiektuen lehen gidalerroak izango direnak. Aldaketa horiek nola burutu, eta ze ondorio dituzten ere adierazi dugu.
EBAKETAK egungo egoera adieraziz eta guk proposatutako aldaketa batzuen ondorioz sortutako ebaketak. Aipatutako 3 guneetakoak, Gune eraikia / Bidea edo trantzizio gunea / Hondartza gunea.
Proposamenean, aurreko mapan aipatutako erabakiek izango duten eragina eta ondorioak irudikatu ditugu. Hauek izango dira proiektuak jarraituko dituen baldintza edo gidalerro nausiak, gerora aterako diren
beste batzuekin batera.
Mapa honetan nabari dezakegu, ibaiari heman nahi izan diogun garrantziak ibaiaren zabalera handitu duela, honetan espazio desberdinak agertuko direla, gainera, uraren garbiketak, hondartzako harri artifizialak kentzea ahalbidetuko digu.
Bestalde, errepide eta eggungo parkinaren desagerpena ikus dezakegu, parking berri bat proposatuz alde eraikienean, eta errepidea, bide atsegin batekin ordezkatuz, natura eta arkitekturarekin harremanetan.
Kanpinaren izaera berria ere nabari dezakegu, muga batzuetan dagoen zerbait izan beharrean, ggune guztian zehar zabalduko den kanpin edo akanpatzeko gunea bihurturik. Topografiaren eraldaketa, bi lautadak desagertuz eta sektorizazioa desagertuz.
Honekin, proiektuari hasiera ematen diogu. Kala galdu baten izaera izango duen gunea lortzeko proiektua.

IÑIGO GONZALEZ - ANDER LLAMAS - PEIO URRUTIKOETXEA
0 comentarios:
Publicar un comentario