miércoles, 14 de octubre de 2020

PAISAIA DESBERDINAK



Kalitate hobean lortzeko:

 https://drive.google.com/file/d/1-elUWNB1JDgs9nQLq8v7PBkuy5ZWUr_2/view?usp=sharing


Horain arte azaldutako diskursoa, kala galduaren izaera lortzearen  ingurukoa  izan da.  Proiektua burutu  ahala, ideia hori eboluzionatuz joan da. Talde  lanaren  ondorioak,  hondartzan eraikia zegoen  guztia kentzea izan  da. Ondarruko  paseoa  kendu, eta ibaiaren itsasoratze   naturala   mugatzen   zuten harriak  kentzea,   ibaiak  sortuko  duen marisma naturala lortuz.

Fase   honetan,   paisaiaren   aldaketak  garrantzi  gehiago  hartu  du,  udan eta neguan   izando   duen   paisaia  erabat desberdinak ulertuz, eta horien arabera proiektua garatuz. Hiru  azterketa  egin  ditut,  topografía, inundabilitatea eta landareriarena. 

INUNDABILITATEAREN IKERKETA

LANDARERIAREN IKERKETA



TOPOGGRAFIAREN IKERKETA


Ibaiak,  errepidearekin  topo egitean, ur asko   dakerrenean,  tapoi   bat   sortzea lortzen du, eta ondoren, errepide azpitik igarotzean,   ura   modu   deskontrolatu batean   irtetzen  da.   Horreri  ez  diote onurarik egiten, lurraldean zehar dauden esplanadek,  izan ere, ura jeistean,  dena inundatzea lortzen da. Bestalde, landareriaren dentsitateak eta zuhaitz motak aztertu ditut.


TOPOGRAFIAREN ERALDAKETA


INUNDABILITATEA TOPOGRAFIA BERRIAN

LANDERERIA BERRIA TOPOGRAFIA BERRIAN





Hori guztia jakinda, nire proposamenaren helburua, ibai atseginago bat sortzearekin batera,   eurite   garaietan   inundazio kontrolatu  bat   lortzeko   topografiaren eraldaketa  batean  datza.  Ibaia  ur asko daroanean,   askoz   zabalagoa  bihurtuz, ibai ertze berriak sortuz.

Lurraldearen eraldaketa horren  gainean, ibaiaren  muga  berri  horiek  eta egungo zuhaitzak kontuan  izanik  kokatuko  dut  arkitektura  berria,  inundagarria  eta  ez inundagarria den arteko mugan, eta zuhaitzak errespetatuz.


Topografiaren aldaketa honetarako, ibaiaren ertzetan, hustulanak planteatu ditut, ibai ertze atzegin eta  erabilgarri bat sortuz. Bertatik ateratako lurra betelan batzuetan  erabiltzea pentsatu dut, inundaezina izango diren kota batzuk  sortuz.




ARKITEKTURA BERRIAREN PROPOSAMENA

Programa hartuko duen,  arkitektura berriaren inguruko nire ideia, eremu guztian zehar doan arkitektura jarrai bat sortzea da. Arkitektura honek, forma eta  ezaugarri desberdinak  izango ditu, bai  programa eta  bai zein gunean dagoen, gune horren ezaugarri eta eskakisunen arabera. 
Hasieran adibidez, eremuan  zeharreko zoru eta sabai batek  osatuko dute, hasieran,  non  leku batzuetan,  instalakuntza  batzuk jasoko dituen, itxitura batzuen  barruan, eta beste leku askotan  eremu irekia izango  den, agian itxi ahal izateko aukerarekin. 
Ondoren,  ondartzara heltzen goazenean,  zabaia desagertu  daiteke, eta marisma gainetik  hondartzararte  doan  plataforma  edo  pasarela  batean  bihurtu  daiteke.  Honen  forma   eta  ezaugarri  probisionalak,  proiektuaren proggrama sartzean eta lurraldea gehiago ikertzean aldatzen joango da.



Ibaiak udan eta neguan izango duen forma eta muga desberdinek, zuhaitzek urtaro  hauetanizango dituzten 
aldaketekin batera, eremu gutziari izaera  oso desberdin eta  berezia hemango diote  urtaro bakoitzean programa eta erabilerak paisaiaren ezaugarri horiekin batera joateko aukera sortuz.
    
                                              NEGUAN                                                UDAN
                    


0 comentarios:

Publicar un comentario