jueves, 19 de noviembre de 2020

MALGUTASUNA

 



Kalitate onean eskuratzeko:



Aurretik egindako  lana  gogoratuz,  lehenengo  inguruaren ikerketaren ondorio den topografiaren  eraldaketa planteatu nuen,   inundabilitateari   erantzunez.   Ondoren  topografia berri horretan kokatzen den arkitektura jarrai bat  planteatu zen. 

Puntu honetan, eremuaren eskakizunen eta beharren inguruan bueltaka ibili ondoren, proiektuak forma berri bat hartu du, aurrekoarekin  konparatuz  ez oso  desberdina,  baina azkoz globalagoa eta tokiko beharrei erantzu berriak ematen dituena.

Arkitektura jarrai berri horren ideia, oso  argia zen,  eremuan  zehar doan zoru eta zabai jarraia.  Ondoren azaldutako behar berriak ikusirik, arkitektura berriaren ideia horrek izan dezaken, eta izan behar duen malgutasun aukerak ikusi ditut. Ezaugarri desberdinei egokituz.



Lehenik,  pertsonen  ibilbidearen  inguruan aritu nintzen. Ea denak  eraikinaren  albotik  igarotzea  egokia  zen  pentsaka.  Bestalde, hasieran  hartutako,  ibilggailurik gabeko  kanpina  egitearen erabakia kuestionatzen hasi nintzen.

Horren emaitza, proiektuak beste ibilbide bat eta horrela beste ardatz nagusi bat izatea da. Nolabait, ibilbide publikoago eta pribatuago bat. Horretarako, egungo errepidearen azpiegitura aprobetxatu dut. Bide publikoago hori egiteko. Bertan, instalazio minimo   batzuk  jarriz,  udaran,  kanpinaren   karabanak  eta furgoneten gunea agertuko da. 

Ideia horretan, proiektuaren bi puntu esanguratzu berri agertu  dira, bi ibilbideak  gurutzatzen diren guneak hain  zuzen  ere. Lehenengo   gurutzapena,  eremu   osaren  sarrera   da. Puntu  berdinean,  elementu  berdin  batean,  bi  izaera  desberdinak  nabaritzen hastea izan da helburua. 
Bigarren gurutzapena, hondartzara doan ibilbidean bihurtuko da, elkargune izaera duen gune bat sortuz.






Saturraranerako  proposatutako  arkitektura  berri honen  izaera pribatuena  diseinatzeko, hainbat  erabaki hartu ditut. Baso eskolaeta kanpinaren programa, instalakuntza minimoetan diseinatu dut,  eta inguruko  eremuak eta  naturak, eskola eta kanpinaren espazio nagusiak  izatea da ideia.  Eraikinean, programaren parte pribatuenak, ikasgelak, komunak.. bi zatitan banatu ditut,  eta  erdialdean, publikoagoa den gune hamankomun bat, gela multifuntzionala izango litzatekeena.

Horren ideia, bizitza publikoena eta denok batera egiteko jarduerak, eraikinaren bihotzera eramatea da. Banaketa hau, gainera, eremuan zehar dagoen landareria  azterturik egin dut. Izan ere, zuhaitzek bi alde pribatuenen pribatutasuna bermatzen dute. Bestalde, bide publikotik joatean, ikuspegi  guztia,  eskolaren espazio publikora ematen du.

Izaera pribatuagoa duen bide horretan, bideak pribatutasun mailaren arabera, eraikinetik aldendu edo hurbildu egiten da, landareriak agertaraziz eraikinaren eta bidearen artean gune pribatuenetan, eta gune publikoetan elkartuz. Eta gela guztietara sartzeko bidea, eraikinaren atzean gelditzen da.












0 comentarios:

Publicar un comentario